Kaixo, familia:
Datorren asteazkenean, azaroaren 18an, Urkiolara joango gara eta egun osoko irteera izango da. Beraz, goizean irten eta arratsaldeko 16:30erako ikastolan izango gara (ohiko lekuan).
Irteeraren prezioa 10,50 euro da eta, beti bezala, erreziboa bankutik pasatuko zaizue
Eraman beharrekoak:
-
Hamaiketakoa
-
Bazkaria (Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknik-a jasotzeko aukera dute. Piknik hori ogitarteko hotz batez, ogitarteko bero batez eta fruta ale batez osatuta dago. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu eta piknik-a.
-
Ura
-
Arropa eta oinetako erosoak ibiltzeko eta jolaserako.
-
Euria balego, zira eta euritako txikia motxilan sartuta.
Agur bat,
Irakasleak





