Kaixo, familia hori:
Urtero legez, SEASKA ikastolen federazioak bere egutegiak argitaratuko ditu, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko ikastolak laguntzeko. 2027ko egutegiaren orriak Senpereko «Zaldubi» eta «Kattalin Elizalde» ikastoletako ikasleen marrazkiekin apainduak izanen dira.
Euskal Herri osoan saltzen dituzten egutegiekin, Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egiten ahal die. Bertzalde, Frantziako Gobernuak eta batez ere Hezkuntza ministeritzak bere betiko jarrera ezezkorrarekin segitzen dute eta ikasleei beren eskola azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea ukatzen diete.
Ondorioz, garaiak oraindik zailak dira eta zuen laguntza ongi etorria izanen da!
EGIN EZAZU HEMEN ZURE EGUTEGI ESKARIA
Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 2a da.





