Aurten erabiliko ditugun agendak iazko ikasturteko azken ebaluazioan DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikorako Hastapenerako ikasgaiko ikasleek diseinatu zituztenak izango dira.
Zenbait ikasturte dira DBHko ikasleen agendaren azala eta kontrazala diseinatzen dugula, eta, iaz, irakasleenarekin ere animatu ginen.
Ikasturte honetan pixka bat haratago joan gara: HHkoek eta LHkoek ere erabiliko dituzte gure diseinuak.
Gure ikasleen sormenaren lagin txiki bat, ikasturte osoan zehar gurekin egongo dena. Gustatuko zaizkizuela espero dugu!





