Zaintza zerbitzua

Kaixo, familia hori:

Mezu honen bitartez, goizeko zaintza zerbitzua irailaren 9tik aurrera martxan egongo dela jakinarazten dizuegu.

Zerbitzu hau goizeko 8:00etatik 9:00etara eskaintzen da HHko 4 urteko gelan.

HH 3 urtetik LH4.mailara arteko ikasleentzako da.

Prezioa aurrerago zehaztuko dugu.

Izena emateko:

  • Eguneroko erabilerarako, bete galdetegia: ZAINTZA ZERBITZUA
  • Egun solteren baten erabiltzea behar baduzu, bezperan, beranduenez, mezu elektroniko bat bidali hurrengo helbidera (ikaslearen izen-abizenak, ikasmaila eta zerbitzua erabiliko duen eguna(k) adieraziz): zaintza@kurutziagaikastola.eus