Familia agurgarriak,
Jakinarazi nahi dizuegu 2026-2027 ikasturtetik aurrera, orain arte erabili dugun Alexia plataforma alde batera utzi eta INIKA izango dela ikastolako komunikazio eta kudeaketa tresna nagusia.
Hala ere, 2025-2026 ikasturtea Alexia plataformaren bidez amaituko dugu, eta irailetik aurrera hasiko gara INIKA erabiltzen.
Aldaketa hori prestatzeko asmoz, ekainean familia guztiei INIKAko erabiltzailea eta aktibaziorako jarraibideak bidaliko dizkizuegu (hurrengo buletinean argibide gehiago). Horrez gain, urratsez urratseko azalpenak ere jasoko dituzue, trantsizioa ahalik eta modu errazenean egin ahal izan dezazuen.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta lankidetzagatik. Ziur gaude guztion artean aldaketa hau modu erraz eta eraginkorrean egingo dugula.
Kurutziaga Ikastola





