Kaixo guraso hori:
Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 24an, asteazkena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.
– Ordua eta lekua: 17:00etan 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.
Gai ordena:
- Tutoreen aurkezpena
- Taldekatzeak
- Ekarri beharrekoak
- Iraileko egutegia
- Bakarkako elkarrizketak
- Etxekotze epearen antolaketa
- “Ateak zabalik”
- Iradokizunak
Dokumentuak emailez jasoko dituzue datorren astean zehar.
Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, ostiralerako, ekainak 19, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:
Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK





