Bueno, eta hemen dago azkenengoa
Baina aurretik aurrekoaren erantzuna
Pantxoa ta Peio dira Azken Dantza biran murgilduta dauden artistak. eta besteak beste Lesakan eta Bergaran joko dute.
1. galdera: Zein arrazoi aipatu dituzte artista hauek bi herri horiek biran sartzeko?
Aspaldi Lesakan eginiko kontzertuan Guardia Zibilak atxilotu egin zituela gogoratzeko.
Bergara, hau izan zelako beraien Hegoaldeko lehen plaza.
Arene6 taldeak Txikia abestiaren bertsioa egin zuen duela urte batzuk, eta talde honen azken diskoan Zaramaren Bihotzak zutan abestiaren bertsioa egin du, non Roberto Moso beraren kolaborazioa izan duen beraz…
2. galdera: Zein abestiren bertsioa da eta zein da abeslaria?
Bihotzak sutan, Robesto Moso
Eta orain bai, azkenengo galdera:
Badaude HIzkuntza batek beste batetik hartzen dituen hitzak.
Gaztelerak ere hartu ditu Euskaratik hitz batzuk, adibidez ZULO. Ez dago esan beharrik zergatik hartu duen gaztelerak hitz hau.
Azken DA azokan euskal idazle batek aurkeztu duen liburu batean esaten du SILUETA hitzak ere jatorri euskalduna duela nolabait.
Nondik dator SILUETA hitzaren euskal jatorri hori? Ze lotura du Zulo hitzarekin?
Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:
euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.






