Gogoratu, HH 3, 4 eta 5 eta LH: ekainaren 8tik aurrera goizeko jarduna

Kaixo, familia hori:

Mezu honen bitartez gogorarazten dizuegu ekainaren 8tik aurrera goizeko jardunarekin hasiko garela ekainaren 19ra arte, ikasturteko azken eguna.

HH 3, 4 eta 5:

Jantokian gelditzen ez diren umeak 12:00etan jaso beharko dira.

Jantokian gelditzen diren umeak 12:30etan (horrela adostuta izanez gero) edo 14:30etan jaso beharko dira.

LH:

Jantokian gelditzen ez diren umeak 12:30etan irtengo dira.

Jantokian gelditzen diren umeak 14:30etan irtengo dira.