HH 5: Ondarroara irteera (data berria)

Kaixo, gurasoak:

Aste honetako eguraldia ikusita, Ondarroako hondartzara irteera datorren asteartera, ekainaren 9ra, aldatzea erabaki dugu.

  • Irteera: goizeko 9:00etan
  • Itzulera: 16:30ean
  • Irteeraren prezioa: 12,35€ (kuotan gehituko zaizue).
  • Eraman beharrekoa:
    • Bainujantzi 2 (bat etxetik jantzita)
    • Toalla
    • Eguzkitako-krema (aurretiaz etxean eman, mesedez)
    • Bisera
    • Aldatzeko barruko arropa eta kamiseta bat (izendatuta)
    • Hamarretakoa eta bazkaria

Gogoratu jantokiko piknika eskatu duten umeek motxila etxetik ekarri beharko dutela.

Beste barik, agurtzen zaituztegu.

IRAKASLEAK