Proiektuarekin buru belarri gabiltza, gela apaindu eta etxetik ekarritako gauzekin txoko zuria bete-beteta daukagu. Lantzen ari garen abestia ere zuekin partekatu nahi dugu, etxean ere denok elkarrekin abesteko.
DINOSAUROAK (Hemen klikatu abestia entzuteko)
Dinosauroak era Mesozoikoan
elkarrekin bizi ziren,
kontinenteak orobat
den-denak batera ziren(bis).
Belarjaleek belarra jaten zuten,
haragijaleak haragiz elikatzen ziren.
Kume txikiak arrautzatik jaiotzean,
bizi berri bat, mundu berri bat.
Tyrannosaurus rex, Diplodocus,
Triceratops, Stegosaurus,
Velociraptor, Spinosaurus,
Apatosaurus(bis).
Oso bizkorrak, arinak, biziak,
lepo luze, lar altuak,
buztan luzeak… gainera,
beldurtzeko hortz zorrotzak(bis)
Belarjaleek belarra jaten zuten,
haragijaleak haragiz elikatzen ziren.
Kume txikiak arrautzatik jaiotzean,
bizi berri bat, mundu berri bat.
Tyrannosaurus rex, Diplodocus,
Triceratops, Stegosaurus,
Velociraptor, Spinosaurus,
Apatosaurus(bis).
Dinosauroak Lur planetan
luzaro bizi izan ziren,
meteorito batek lurra jota
iraungi ziren (bis) iraungi ziren, betiko.















