Gure ikastolan Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek 1.mailatik 6. mailara bitarte jangela jasangarriaren inguruko hitzaldia jasoko dute, kontzientziazioa sustatzeko helburuakin. Hitzaldi hauek jangela jasangarriaren hezkuntza proiektuaren barruan kokatzen dira. Ekintza honen bidez, haurrek hainbat gai garrantzitsuren inguruan hausnartuko dute: Elikagaien aprobretxamendua, hondakinen murrizketa eta jangelan ohitura arduratsuak hartzearen garrantzia.
Ekimen honek balioetan oinarritutako hezkuntza indartzen du, eguneroko ekintza txikiek etorkizunean eragin handia izan dezaketela azpimarratuz. Ikasleen parte-hartzea sustatuko da, beren ideiak eta proposamenak partekatzeko aukera emanez. Jangela jasangarriago baten alde lanean jarraitzen dugu.
- Screenshot








