[ARGAZKI GALERIA] LH 2: Mendiolara irteera

Joan den martxoaren 25ean Mendiolako Alluitz baserri eskolara joan ginen LH2. mailakoak. Eguraldiak asko lagundu ez arren, aukera paregabea izan genuen hainbat ekintza egiteko  eta inguruaz gozatzeko.

Taloa egin eta jan genuen, bertako ardien artilearekin apaingarriak egin genituen eta kortan ere ibili ginen ardiak eta poniak ikusten, ikutzen eta elikatzen. Egun zoragarria izan zen eta oso pozik ibili ginen.