Kurutziaga Ikastolako DBH4ko Teknologiako ikasleek joan den astean Makina Erremintaren Nazioarteko Azoka bisitatzeko aukera izan zuten (BIEMH) Bilbao Exhibition Centre erakustazokan.
Bisitan zehar, ikasleek sektore industrialeko azken berrikuntzak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Azokako stand desberdinak ikusi zituzten, makina aurreratuak martxan nola funtzionatzen duten ikusi zuten eta robot industrialak lanean ikusteko aukera ere izan zuten.
Esperientzia oso interesgarria eta aberasgarria izan zen, ikasleek teknologia eta industriaren mundua hobeto ulertzeko eta etorkizuneko ikasketa eta lanbide aukerak ezagutzeko aukera izan baitzuten.










