Asebetetze galdetegiaren emaitzak: Komunikazioa

Komunikazioaren atalean, familien balorazioa positiboa izan da oro har, eta eremu honek 8 inguruko batez besteko balorazio orokorra jaso du inkestan, nahiz eta aldi berean eguneroko komunikazioaren funtzionamenduak iruzkin eta iradokizun ugari ere ekarri dituen. Oro har, familiek tutoretzaren bidezko komunikazioa eta informazioa jasotzeko dauden kanal desberdinak positiboki baloratzen dituzte.

KOMUNIKAZIOAREKIKO ASEBETETZEA: 7.99 HH LH DBH
Umeari buruzko elkarrizketetan jasotako informazioak gure seme alabaren ibilbide akademikoa ulertzen laguntzen digu 8.33 8.84 7.98 7.93
ALEXIA tresna egokia eta erabilerraza da familientzat (notak, elkarrizketak lotzeko agenda,  DBHko inzidentziak…) 7.56 7.88 7.26 7.43
Ostegunetako buletina egokia da (edukia, maiztasuna,…) 8.30 8.49 8.07 8.31
Web orria erabilgarria da eta egokia da eduki aldetik. 7.77 8.01 7.50 7.72

Familien ekarpenetan honako gaiak agertu dira gehienbat:

  • informazioa kanal askotatik jasotzeak batzuetan nahasmena sortzen duela,
  • informazioa lehenago edo modu argiagoan jasotzeko nahia,
  • eta tutoretzen bidez jasotzen den informazioa oso lagungarria dela.

 

Ekarpen hauek komunikazioaren eguneroko antolaketa eta argitasuna aztertzeko baliagarriak dira.

Puntu honetan ikastolak hiru kanal nagusi ditu: barne komunikazio eta komunikazio instituzional modura ostegunetako buletina eta web orria dugu –  bi hauek elkarrekin lotuta daude –, eta hirugarrena kanala alexia da, azken hau arlo akademikoaren kudeaketarako erabiltzen duguna.

Alexiak, app bat badauka eta bertatik jaso daitezke notak, buletineko oharrak eta bestelako inzidentziak. Onartzen dugu, mugikor bidezko app honek ez dituela “zerbitzu” guztiak eskaintzen eta nahiko mugatuta gelditzen dela batzuetan.

Informazioaren kudeaketa ez da izaten erraza, aste bete aurreratu nahi izaten dugu informazioa eta tarte honetan eman ahal diren gora behera guztiak aurreratzea oso zaila egiten zaigu (greba deialdien kasuan esaterako). Kasu hauetan zuzeneko e-posta erabiltzen dugu familak jakitun uzteko.

Web orriari dagokionez, esan, diseinuak eskatzen duen eraberritze prozesuan gaudela eta udaberrirako atari berri bat izango dugula, beti ere intuitiboagoa eta erabil errazago bihurtzeko.