Neguko oporrak ate joka ditugu, eta San Tomas eguna ere, bertan dugu. DBHkook feria ederra prestatuko dugu abenduaren 18an, ostegunean, eta bertaratzera animatzen zaituztegu gure komunitatea osatzen duzuen guztiok.
Hau izango da egitaraua:
- 9:00etatik 12:30etara ikastolako frontoian azoka postu desberdinekin.
- 10:30etatik 12:30era bertaratzen diren guztientzako taloak salgai 3,50€-tan. (4€tan edariarekin).
DBHko familientzat oharrak:
Beraz, kontutan izan ezazue egun horretan DBHn ordutegi berezia izango dugula, hau da, ikasleek 13:30ean bukatuko dutela. Ikasleek jantokian bazkaltzeko aukera izango dute beraien ohiko txandan, 13:40an.
Biharamunean, ostirala, abenduak 19, 13:00etan bukatuko dute eta jantokian bazkaltzeko aukera izango dute 13:15ean.
Gogoratu, egun horietan zuen seme/alabak ohiko jantokiko jarduna aldatuko badu, egoera hau jakinarazteko “Jantokiko gora-beheren galdetegia” bete beharko duzuela.





