Errigorako eskaerak jaso ditzakezue. Euskarari puzka!

Nafarroako uzta Kurutziagara heldu zen asteartean. DBHko ikasle prestuek katea sortu zuten kaxa guztiak furgonetatik ikastolara sartzeko, irudiotan ikusiko duzuen moduan.

Hartara, Errigorako eskaerak dagoeneko Kurutziagan ditugu. Otzara jaso gura duzuenok idazkaritzatik pasatu zaitezkete.