Kaixo, guztioi!
Etorkizunean umeek euskaraz egiteko, euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa dela ikusita, eta hainbat gurasok, ikastetxek eta eragilek duten kezkarekin bat eginez, 0-12 urte bitarteko gurasoei zuzendutako ekimena lantzen ari dira Taupan.
Haurren ingurua euskaldunagoa izateko aurrerapausoak eman nahi ditugu eta horretarako, gurasoak sentsibilizatu, ahaldundu eta haien hizkuntza praktikak aktibatzera bideratu nahi ditugu.
Ekimena adin tarte horretako guraso guztientzat izango da, gurasoen egoera linguistikoa edozein dela ere. Izan ere, guztiek dute aukera norabide horretan ekarpenak egiteko.
Ekimen nazionala izango da eta abenduaren 9an egingo da ekimenaren aurkezpena. Aurkezpena ekimenaren antolaketan parte hartzeko profila duten guztiei begirakoa da: Zuzendariak, irakasleak, guraso elkarte edo taldeak, interesa duten gurasoak …
Bi hitzordu jarri dituzte aukeran, egokien datorkizuenera joan ahal izateko:
- Abenduak 9, asteartea, 10:00ak. https://us06web.zoom.
us/j/83929429159 - Abenduak 9, asteartea, 18:00ak. https://
us06web.zoom.us/j/83872734999
Saioetan izena emateko, egin klik hemen!
Segi bizkor eta zabaldu: familiak aktibatu ditzagun!





