Kurutziagako ikasle ohien komunitatearen sorrera. BATU TALDERA!

Kaixo, Kurutziagako ikasle ohia!

Poztasun handiz jakinarazten dizugu Kurutziagako ikasle ohien komunitatea sortu dugula.  Helburua da gure artean berriro harremana egitea, ikastolaren proiektuen berri izatea eta elkarrekin ekimen bereziak antolatzea.

Horretarako, WhatsApp kanal bat ireki dugu. Zertarako?

-Ikastolaren berriak jasotzeko
-Topaketak eta ekintzak iragartzeko
-Zuk ere zure ekarpenak egiteko

Lotura honetan edo QR kode hau erabilita batu zaitezke eta parte hartu.

Eta, mesedez, zabaldu mezua inguruko ikasle ohien artean. Denon artean komunitate indartsuagoa sortuko dugu!

Ikasle ohien inguruko edukiei zabalkundea emateko edo proposamenak egiteko bidali emaila komunikazioa@kurutziagaikastola.eus helbidera, mesedez. Mila esker!