Durangoko Udalak haurtzaindegiko gastuetarako diru-laguntza deialdia (2025/2026 ikasturtea) argitaratuko du datorren astelehenean (Irailaren 14ean).
Deialdian parte hartzeko baldintzak eta eskaera orriak udaleko web orrialdean (www.durango-udala.eus) eskuragarri izango dituzue (2026eko irailaren 14tik aurrera).
Eskaerak aurkeztezko epea 2026ko irailaren 14tik urriaren 2ra zabalik egongo da.
Eskariak Udaleko EGOITZA ELEKTRONIKOAN edo, aurrez aurre, HAZeko bulegoetan aurkeztu daitezke.
Oinarriak eta eskabide orria dituzue behean deskargatzeko moduan.





