Kaixo, familia:
Datorren asteazkenean, irailaren 16an, egun osoko irteera egingo dugu LH5eko ikasle eta irakasleok. Zaldibarko Santamañezar mendira joango gara.
Garraiobide gisa trena erabiliko dugunez, ikasle bakoitzak bere Barik txartela ekarri beharko du.
Irteera egun osokoa izango da; beraz, hamaiketakoa eta bazkaria ekarri beharko dituzte ikasleek. Jantokiko bazkaltiarrek piknika eskatu ahal izango dute. Horretarako, mesedez, ostiralerako zehaztu piknika eramango duten ala ez.
Horrez gain, mendirako arropa eta oinetako egokiak eramatea garrantzitsua izango da, baita ura garraiatzeko botila edo kantinplora ere.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Ondo izan,
LH5eko irakasleak





