Azkenaldian, pornografiak izandako gorakada ikusita eta Sexu Aholkularitza Zerbitzuaren irekiera aprobetxatuz, Durangoko Udaletik formakuntzarako hitzaldi bat sortu dute, ” “POR NO”a erdigunera” formakuntza barruan.
Hartara, Durangoko DBHko ikasleen familiei zuzendutako prestakuntza aurkeztu dute. “Sexuaz aritzeko gakoak egungo errealitate nahasian”, nerabe eta gazteekin sexualitatearen inguruko komunikazioa lantzen hasteko tresnak eskaintzeko helburua duena. Familian landu beharreko gaiak hainbat direlako, baina egungo egoerei nola aurre egin berandu joan gabe? Sexua, pornografia, sextinga… familiatik landu ahal izateko gakoak bilatu nahi baldin badituzu, zatoz!
Azaroaren 20an, asteazkena, 17:30etatik 19:30etara, Plateruena Kultur Aterpean (Landako etorbidea 4A).
Izena azaroaren 18ra arte eman ahal izango da, andragunea@durango.eus helbidean.