Familientzako gutuna Artezkaritzatik

Familia kooperatibista agurgarria,

Artezkaritza Batzordetik zuengana jo nahi dugu, familia eta bazkide, honakoa partekatzeko: Familia bakoitzak gure ikastolaren garapenean eta proiektua aberastean duen eginkizunari buruzko hausnarketa eta honekin batera, proposamen bat egitera.

Dakizuenez, gure kooperatibak hezkuntza jarduna eskaintzeaz gain, gure euskal identitatea, kultura, euskararen erabilera, eta gure nortasun zaindu eta sustatu nahi ditu modu partekatu baten. Helburu horiek ikasgelan ez ezik, antolatzen dugun jarduera bakoitzean ere gauzatzen dira.

Badakigu garaiak aldatu direla, eguneroko bizitza betebeharrez gainezka dagoela eta denbora baliabide ederra dela, baina animatu nahi zaituztegu kontuan hartzera familion konpromisoak izan dezakeen eragin esanguratsua gure seme-alaben hezkuntza-esperientzian. Era berean Kurutziagako komunitatea trinkotzen laguntzen duela badakigu, izan ere hezkuntza-errealitate indartsuenak inplikatutako familiak dituztenak dira.

Ekitaldietan, tailerretan, ospakizunetan edo bileretan partekatzen dugun une bakoitzak aberastu egiten du gure komunitatea, eta kide guztien pertenentzia-zentzua indartzen du, batez ere gure haurrena. Horregatik, aurten ere, modu aktiboan parte hartzera deitzen zaituztegu. Dela ekitaldietara joanez, dela tailerretan parte hartuz, dela, besterik gabe, zuen ideiak eta iradokizunak partekatuz, keinu bakoitzak balio handia du.

Dei orokorra egiteaz gain, proposamen zehatz batekin gatozkizue: Familia bakoitza ikastolak planifikatutako ekintzan izena ematea.

ZERRENDA-GALDETEGIA

Aurten, Artezkaritzako kideek dinamizatuko dugu ekintza bakoitza, izena ematen duten gurasoekin elkarlanean. Horrek, Guraso Ordezkariaren (GO) berdefiniziorantz eramango gaitu, hurrengo urteetan hau indartuz.

Gogoratu zuen parte-hartzea funtsezkoa dela, eta elkarrekin eragin dezakegula gure ikastola guztiontzat are leku biziagoa eta aberasgarriagoa izatea. Aldez aurretik eskertzen dugu egindako lana, eskaintzera zoazten denbora, lankidetza eta ilusioa.

Milesker,

Kurutziaga ikastolako Artezkaritza