Familia agurgarriak,
Urtero legez, ikasturtea hastearekin batera, zuen seme-alabek gelara ekarri beharreko materiala gogoratu arazi nahi dizuegu:
- Ura edan ahal izateko kantinplora edo erabilera anitzeko plastikozko boteila (Beirazkorik ezin da ekarri).
- Plastika orduetarako eta jantokirako amantala (bakarra).
- Gelan eroso egoteko zapatila erosoak (etxeko zapatilak edo antzekoak).
- Aldatzeko arropa eta oinetakoak telazko boltsa batean.
Komenigarria da gelara ekartzen den materialari izena jartzea.
Esan, amantala eta kantinplora edo boteila, barikuetan etxera eramango dutela garbitzeko.
HAMARRETAKOA
- Norberak bere hamarretakoa ekarri behar du.
- Garrantzitsua iruditzen zaigu hamarretako osasuntsu eta orekatua
- Barikuetan fruta eguna izango da, eta beraz, ikasleek fruta soilik ekarri ahal izango dute.