Euskal Herrian Euskarazek maiatzaren 24rako ‘Bakarkarizketak’ euskarazko bakarrizketen saioa antolatu du San Agustinen. Ikuskizunean eskualdeko artistek beraien bakarkako sormenak aurkeztuko dituzte, beti bezala, umorea lagun izanda. Gainera, bakarrizketen tarteak gozatzeko, bideo labur umoretsu batzuk ere ikusteko aukera izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrerak jadanik salgai daude, 8 eurotan. Hauek Arte eta Historia museoan, erabilera anitzeko kutxazainetan eta lotura honetan eros daitezke.