[ARGAZKI GALERIA] LH6: Zinhezba elkarteak antolatutako sentsibilizazio saioan

Kaixo, familia:

Aste honetan LH6ko ikasleek Zinhezba elkarteak antolatutako sentsibilizazio saioan parte hartu dute. Zinhezba elkarteak zinearen bidez giza eskubideetan heztea du helburu eta aurtengoan migrazioaren inguruko lanketa egin dute. Film labur bat ikusi ondoren, enpatia lantzeko ariketa dinamiko bat egin dute migrazioaren fenomenoa hobeto ulertzeko. Horrela, gure ikasleak pertsona horien tokian jarri eta beraien egoera hobeto ulertu ahal izan dute.