Joan zen astean aurreratu genuen legez (elkarrizketa), gure gazteen ongizate emozionala eta digitala hobetuko dituzten praktikak sustatu guran, ZEOS programa jarriko dugu martxan. Proiektu honen bidez, gurasoek, irakasleek eta baita DBH4ko ikasleek ere gai honen inguruko formakuntza jasoko dute.
Gurasoei dagokionez, formakuntza jasotzeko datak zehaztuta daude: maiatzaren 7an, 8an, 13an eta 15ean izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Formakuntza guraso guztiei zuzenduta dago, ez da bakarrik DBHko gurasoentzat izango. Kurutziagatik kanpoko edozein gurasok ere parte hartu dezake. Lau saio hauetan hainbat gai landuko ditugu gurasoekin: mugikorraren auziaren formakuntza integrala, osasun mentalari buruzko atala, sare sozialen arrisku eta erabilerari buruzkoa eta nerabezaroarekin lotutako gaiak (beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia). Laugarren saioaren amaieran bilkura bat egiteko aukera egongo da. Lau saio hauek osatzen dute formakuntza, eta lauretara etortzea gomendatzen dugu. Izena emateko klikatu hemen (izena emateko azken eguna apirilaren 30a izango da).
Formakuntza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu hezkuntza komunitate osoarentzako lagungarria izango baita.