La Cuadri del Hospiren kamisetak oraindik erosi daitezke

La Cuadri del Hospi seme-alaba onkologikoak dituzten gurasoen kolektiboak, ekitaldi berezia antolatu du maiatzaren 12rako. Jarduera honek haurren minbiziari buruzko ikusgaitasuna eta kontzientzia areagotzea du helburu. Egun horretan jazteko kamiseta urdinak oraindik salgai daude ikastolan, Alexia bidez. Zuetako batzuek dagoeneko jaso dituzue kamisetak, baina eskaera egin ez duzuenok oraindik denbora duzue maiatzaren 3ra arte.

Egun berezi horretarako La Cuadri del Hospi herriko hainbat eragilerekin batera egun osoko egitaraua antolatzen dabil. Lehenik eta behin, kalejira egingo dugu Nevers paretik abiatuta. Ibilbide horretan hainbat ikastetxek parte hartuko dute, tartean Kurutziaga ikastolak. Kalejira hori Landako Gunean amaituko da. Behin helmugara helduta, eragileek urre koloreko globoak eramango dituzte eta elkarteko kideekin taula gainera igoko dira eskerrak ematera. Ondoren, tailerrak eta beste ekintza batzuk antolatzeko asmoa dago.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik, eta maiatzaren 12an guztiok bertan batzea espero dugu, gure babesa eta elkartasuna adieraziz.