Hausnarketa prozesua Ikastolen Elkartean: Bilera garrantzitsua familientzako

Ikastolako kide hori:
Ikastolen kolektiboak hurrengo urteetarako helburuak zehazteko ekainaren 22an ezarria dugu hitzordua. Hau dela
eta Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolek 7. Batzarra egingo dugu aipatutako egunean, hurrengo 8-10
urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko
unea da.

Martxoa eta apirila bitartean Ikastolen mugimendua osatzen dugun Ikastolok eta batzen gaituen Ikastolen
Elkarteak datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatua egin behar du, etorkizuneko
ditugun helburuak adostu behar ditugu Hezkuntza kolektibo hau osotzen dugunon artean.

Aste honetan Ikastolon bilera izan genuen eta bertan eztabaida prozesuaren inguruko zehaztapenak jaso genituen
eta ikastoletan eztabaida antolatu eta gidatzeko ardura izango du Artezkaritzak.

Eztabaida  prozesuan  ikastolako langile eta familiek hartuko dugu parte eta lanketa hori bideratzeko data hauek
finkatu ditugu familientzako.
Familiak:  Martxoak 19 eta apirilak 9, ikastolako HHko eraikinean, arratsaldeko 18:30ean.

Dokumentuak (1.Txostena:NONDIK GATOZ,  2.Txostena:NON GAUDE,  3.Txostena: NORA GOAZ ) web
orrian izango dituzue eskura eta informazio osagarria (bideo, kronograma eta abarrak) lotura honetan

Garrantzitsua da izen ematea, beraz zure izena lotura honetan eman: IZEN EMATEA

Bileran parte hartzeko gonbitea luzatzeaz gain, dokumentuak aztertzea ere eskatzen dizuegu.

Animatu parte hartzera!
Mari Luz Guenaga
Lehendakaria