Errigorak Nafar hegoaldeko uzta Euskal Herri osora zabaltzeko kanpaina abiatu du. Eskaerak otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin ahal izango dira Errigoraren webgunearen bidez (errigora.eus) zein telefonoz (beheko dokumentuan). Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jaso ahalko dira, bakoitzak bere herrian. Kurutziaga ikastolak oraingoan ere Errigoraren ekimenagaz bat egin du, eta eskaerak bertan batzeko aukera izango duzue.
Bete etxeko despentsa Errigorarekin!