Azaroaren 24an, LH1. mailakoak, udazken bete-betean, Urkiolara irteera egin genuen. Primeran pasa genuen eguna, Urkiolak sasoi honetan eskaintzen duen inguru eta paisaia zoragarria deskubrituz, behatuz eta gozatuz. Egun paregabea izan zen eta horren testigu ditugu gure argazkiak eta baita EITBko eguraldia saioan egin ziguten aipamena!
Azaroko eguna, argitu orduko iluna dela jakinda ere… guk gustoko tokian aldaparik ez!