Ausolanek, Ausolan fundazioak eta Basque Culinary Center – Culinary Clubek abian jarri dute V. Sukaldean Sortzaile sukaldaritza lehiaketa. Helburua 12-14 (Lehen Hezkuntzako 6.maila eta DBHko 1.-2.-3. maila) eta 15-17 urte (DBHko 4. maila eta Batxilergoa) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez. Kozinatzen ikasteko eta sukaldaritzara hurbiltzeko aukera ederra da gazteentzat. Parte hartzea erraza da: Talde bat sortu, errezeta berri bat sortu, bideoan grabatu eta parte hartu. Saria Basque Culinary Centerreko Gastronomia tailerretan parte hartzea izango da.
Azaroaren 10era bitarte izango dute gazteek euren bideoak eta errezetak aurkezteko epea.
Xehetasun gehiago, hurrengo PDFan eskuragarri:
Animatu zaitezte parte hartzera!