Etxarri Aranatz beteko du domekan Nafarroa Oinezek: “hotsein!”

Nafarroa Oinez hamaika modutara bizitzeko egitaraua prestatu du Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak. Ilusio handiz osatu du Etxarri Aranazko Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinezen egitaraua.  “Denontzat gozagarri izango diren jarduera andana prestatu dugu; adin guztietako jendearentzat espazio eta jarduerak biltzen dituen programa zabala eskaini nahi izan dugu, Nafarroa Oinez bizitzeko milaka modu daudela ondo baitakigu”, nabarmendu du Maider Ansa Jarduera Batzordeko arduradunak.

Egun handia domeka bada ere, jarduerak zapatuan hasiko dira, asteburu eder bat pasatzeko aukera emanez. Hemen dituzue asteburuko egitaraua eta jakin beharreko guztiak:

Animatu Nafarroako ikastolen jai handira!