Uztailaren 3an, astelehena, munduko txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuena Durangotik igaroko da. Frantziako Tourrak Euskal Herrian izango du hasiera, eta hirugarren etapak Amorebieta-Etxanotik Baionara eroango ditu txirrindulariak. Zornotzatik irten eta gutxira, Durangon sartuko dira, eta herriko kaleetatik arituko dira munduko txirrindulari onenak lasterka. Horrek baina, mugikortasunean eraginak izango ditu. Durangoko Udalak txosten bat egin du, izango diren eraginei buruzkoa. Irakurri txostena behean.