Ibaizabal Ikastolak Batxilergoan matrikulatzeko epea zabaldu du

Gaurtik, ekainaren 19tik, uztailaren 4ra arte Batxilergoan matrikulatzeko epea zabalik dago Ibaizabal Ikastolan. Kurutziaga Ikastolaren jarraipena Ibaizabal Ikastola da. 0-18 urte bitarteko gure eskaintza osatzen du, eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditu. Bost ikastola dira Ibaizabal Ikastolako bazkide: Durangoko Kurutziaga, Elorrioko Txintxirri, Zornotzako Andra Mari, Lekeitioko R.M. Azkue eta Ondarroako Zubi Zahar. Ibaizabal Ikastola Ikastolen Elkarteko kide ere bada, eta Euskal Herriko Ikastolen sarea garatu eta sendotzeko lan egiten du.

Ibaizabaleko ikasketa burua den Oihane Ozamizek Ibaizabal Ikastola zer den laburtu zuen martxoan hainbat kideri egin genien elkarrizketan: “Hezkuntza proiektu integrala eskaintzen dugu Ibaizabalen, non alde batetik prestakuntza akademikoa eskaintzen dugun eta bestetik bizitzarako prestakuntzari ere garrantzia handia ematen diogun.”

Batu zaitez Ibaizabal Ikastolara!