Bagatoz bostgarren galderagaz!
Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:
Bi aplikazioak (Egunean Behin eta Bertso eskola) duten lotura Eibarren kokatzen den CodeSyntax enpresa da. Egunean Behin jolasa, enpresak berak sortutakoa da eta itzelezko arrakasta du Euskal Herrian, eta Bertso Eskola berriz, CodeSyntaxek Bertsozale elkartearekin batera moldatutako aplikazioa da.
Erantzuna beraz: CodeSyntax.
Zorionak asmatu duzuenoi!
Bueno, eta zer moduz zabiltzate Egunean Behin-en! 10eko asko egiten dituzue? Bertso eskola ere oso aplikazio interesgarria, ezagutzen ez baduzue hemen duzue lotura eta tira, hasi 2026ko txapelketa prestatzen! BERTSO ESKOLA
Eta hemen bosgarrena!
Euskal Herriko herrialde batean, hainbat pertsonak bultzatuta, herri dinamika bat jarri da martxan. Dinamika honen helburua herrialde horretan euskararen, eskubideak errespetatzearen eta herritar guztien berdintasunaren aldeko deia egitea da.
Dinamika horrek manifestazio bat deitu du ekainerako herrialde horretako hiriburuan. Abesti bat ere egin dute dinamikagaz bat egiten duena, eta abesti horregaz geratuko gara:
Abestiaren tartetxo batean, duela urte dexente herrialde horretako Ikastolen alde ospatutako jaiari keinu bat egiten zaio, urte horretako jaiaren abestiari konkretuki:
1.- Zein urtetan eta zein herritan ospatu zen jai hura?
2.- Jatorrizko abestiko zein hitz trukatzen da keinua egiten den tartetxo horretan, zein hitzarekin?
3.- Zein hizkuntza entzun daitezke jatorrizko abesti hartan?
Ez dira galdera errazak, baina erronka polita bai! Animo!