Euskararen Ginkana: erdiak eginda, goazen laugarrenaren bila!

Egin ditugu galderen erdiak jada; oraingoan laugarren galderagaz gatoz!

Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:

PEDRO MAYO Joxe Ripiau taldearen abestia izan zen, Iñigo Muguruzak bultzatutako taldea.

Bere anaiak, Ferminek, animaziozko bi filme egin ditu azken urteetan:

BLACK IS BELTZA. Non 1965. urtean Iruñeako erraldoiekin batera New Yorkera bidaiatu ondoren hamaika abentura bizi dituen Manexen historia kontatzen duen.

BLACK IS BELTZA II (Ainhoa). Non Manexen alaba, Ainhoa, Euskal Herrira bueltatzen den, eta honek ere, hamaika abentura bizi dituen.

Erantzuna beraz: Manex eta Ainhoa, aita-alabak.

Esan, bide batez, bi pelikulak guztiz gopmendagarriak direla (lehena Netflixen ere badago).

Eta hemen laugarrena!

 

 

 

 

 

 

 

Goiko bi aplikazio horiek ezagunak egingo zaizkizue; bueno, bietako bat behintzat ziur baietz.

Hauxe gabiltza topatzen: zein da bien arteko lotura?

Lotura bat baino gehiago egon daitezkeenez, hemen pista batzuk: guk topatzen gabiltzanaren bila Gipuzkoako herri batera joan beharko duzu, Bizkaiagaz mugakidea dena, eta Antton Telleriari asko gustatzen zaiona.

Animo erantzunekin! Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.