LH3: GUK 16 taldea sortu dugu

Ikastolako LH3. mailako guraso talde batek GUK16 taldea sortu du, beraien seme-alabei mugikorra ahalik eta beranduen emateko saiakera egingo duten konpromisoa hartuz. Horrez gain, mundu digitalak dakarzkigun erronka eta arrisku berriei erantzuten ikasteko sortu da taldea, ideiak, kezkak, informazioa, ezagutza eta esperientziak partekatuz.

Gaur egun 30 gurasok osatzen dute taldea, baina parte hartu gura duen edonori zabaldua dago. Taldearen berri jakin edota parte hartu nahi duenak GO ordezkariaren mailera idatzi dezake: 2014ordezkaria@kurutziagaikastola.net

Animatu!