LH6: Zuhatzara irteera

Kaixo familia:

Dakizuen bezala, aurten Zuhatzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.

NOIZ: Maiatzaren 22, 23 eta 24an (astelehen, astearte eta asteazken).

IRTEERA: Astelehenean 9:00etan gelan elkartuko gara.

BUELTA: Asteazkenean 16:30erako ikastolan egongo gara.

GASTUA: 98 eurokoa ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.

ERAMAN BEHARREKOAK:

  • 3 egunerako arropak
  • Txankletak.
  •  Bainu jantzia.
  •  2 toalla (ur ekintzetarako eta dutxarako)
  •  Lo zakua.
  •  Linterna
  •  Bisera.
  •  Eguzkitako krema.
  •  Nezeserra: txanpua; hortzetako eskuila…

OHARRAK:

    • EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK  EZTA LITXARRERIARIK ERE.
    • Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
  •  Ikasleren batek janariren bat ezin badu jan edo dieta berezia behar badu, medikuaren ziurtagiri bat eraman behar du irlako medikuak dieta berezia jarri ahal izateko.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

LHko 6. mailako tutoreak