Alpino Tabira Mendi klubak Ainsara asteburupasa antolatuko du

Alpino Tabira Mendi klubak Ainsa herrira irteera egingo du maiatzaren 12tik 14ra. Hemen duzue irteeraren informazio guztia:

Adina: 10-17 urte bitartekoentzat. Entre 10-17 años.

Plaza kopurua: 16 pertsona. Lehentasuna bazkideek izango dute.

Izen-ematea: Maiatzak 9 (19:00-19:30). Formulario honen bitartez ere egin daiteke: FORMULARIOA. Dena dela, ordainketa egitera presentzialki joan beharko da maiatzaren 9an.

Irteera: Olleria kaleko autobus geltokitik, 17:30ean.

Eraman beharrekoa:

  • Lo zaku fina
  • Aldatzeko arropak eta zapatilak
  • Bainujantzia eta toaila
  • Eguzkitarako krema

Prezioa: 150€ bazkideek 225€ ez bazkideak

Bariku arratsaldean autobusez Durangotik Morillo de Tourantza abiatuko gara (Ainsa herritik oso gertu). Aterpean afaldu eta lotara, hurrengo eguna luzea izango da eta! Zapatu goizean bi aukera izango ditugu, mendi buelta bat edo orientazioa, hau eguraldiaren arabera.

Bazkalostean Campo herrira joango gara, Esera ibaian 3 orduko raftinga egitera.

Igandean Ainsa iguruko arroila bat aukeratuko dugu baldintzen arabera: kaudala, eguraldia…

Kurutziaga Ikastolatik izen ematera animatzen zaitugu. Kirol ezberdinak probatuko ditugu ingurune paregabe batean, asteburu bikaina izango da!