Datorren astelehenean, hilak 24, Kurutziaga Ikastolak Durangoko udalagaz batera antolatutako “Indarkeriazko pornografiak adingabeengan eta gazteengan dituen ondorioak” berbaldia izango da. Egondako eskari handia dela-eta, berbaldia San Agustin Kulturgunera mugituko da. Ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da. Berbaldiko hizlaria Jose Luis Garcia izango da; Nafarroako Gobernuko psikologo eta sexologoa da bera, eta gai honetan aditua. Hainbat elkarrizketa egin izan dizkiote haur eta nerabeen arteko pornografia kontsumoaren inguruan. Izena emateko, egin klik beheko estekan:
IZENA EMAN
Hemen duzue Garciari egindako elkarrizketa, hiru ataletan: