Kaixo familia,
Datorren otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatu gura dugu eta kantuan irten Durangoko kaleetan barrena.
Gure ikasleak euskal kulturaren kantutegi eta ohiturak lantzen dauden neurrian, LH1 eta LH2ko Guraso Ordezkariak ere parte aktibo izan gura dugu.
Asmoa, esan legez, otsailaren 4an kalez kale abesten irtetea da, gero mokadutxo batekin bukatzeko.
Antolaketaren inguruko gora-beherak egunotan adosten eta informatzen joango gara.
Kantuan irten aurretik entsegu pare bat egitea komeni denez, ondokoa proposatzen dizuegu:
- Entseguak, urtarrilaren 27an (barikua) eta otsailaren 3an (barikua) egitea, arratsaldeko 16:30ean, ikastolako frontoian.
- Honekin batera koplen kopiak ere bidaltzen dizkizuegu begirada bat emateko.
Eskerrik asko eta animatu!