Ohiko Batzar Nagusian berba egin genuenaz

Kaixo familia,

Atzoko egunez izan genuen Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia. Haur Hezkuntzako plazan gauzatu genuen, eta dozenaka lagun batu ginen bertan:

Partaidetzari dagokionez, bertaratuen eta boto delegatuen batuketak quoruma gaindituta utzi zuen. Partaideei etorrera eskertuz hasi genuen bilera, izan ere HHko plaza txiki gelditu zen. Hala ere, batzarrean parte hartzeko derrigortasuna aipatzen dugu, izan ere Kurutziaga bazkide guztiona da.

Ohiko batzar honetan, kooperatiba legeari jarraituz, aurreko ikasturteko memoria eta iazko kontuen emaitzak azaldu, eta horien onarpenerako bozka egin zen. Aldez aurretik ikastolako datu esanguratsuenak eskaini ziren: matrikula datuak, langileria datuak, emaitza akademikoak (Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolakoak)…

2021-2022 IKASTURTEKO MEMORIA

Puntu hauetan egin zen deskargua:

  • Hezkuntza mailan emandako berrikuntzak: Hezkuntza etapa bakoitzean egindakoak, digitalizazioa, egindako inbertsioak etab.
  • Ikastolak komunitatera egindako ekarpen sozialak: Elkartasun kutxa eta barne laguntzak
  • Plaka fotoboltaikoetan egindako inbertsioak
  • Iaz jazotako bestelako gertaerak.
  • Emaitza ekonomikoak.

Emandako azalpenen ostean Batzarrak emaitzen inguruko bozka egin zuen eta emaitzak hau izan zen:

  • Aldeko botoak: 121
  • Kontrako botoak: 0
  • Zuriak: 0
  • Baliogabeak: 2

2022-2023 IKASTURTEKO KUDEAKETA PLANA 

Puntu honetan Hezkuntza Lege berriari egin zitzaion aipamena, izan ere aurkeztutako kudeaketa plana Hezkuntza Lege berriari lotuta egongo da, gure lan jardunean zuzenean eragiten duelako. Kudeaketaren deskarguan Plan Estrategikoari erantzuteko helburuaz aurkeztutako laburpena egin zen.

  • Durangoko erreferentzialtasuna lortzeko helburua
  • Berrikuntza Pedagogikoa bultzatu
  • Lan taldea indartu
  • Inbertsio jasangarriak egiten jarraitu
  • Kudeaketa aurreratuan pausu berriak ematen jarraitu.

Emandako azalpenen ostean, batzarrak bozka egin zuen, honako emaitzagaz:

  • Aldeko botoak: 119
  • Kontrako botoak: 0
  • Zuriak: 0
  • Baliogabeak: 1

HEZKUNTZA LEGE BERRIAREN INGURUKO KEZKAK

Puntu honetan Hezkuntza Legearen inguruko aurkezpen sakon bat egin zen bazkideekin, eta aipatu ziren puntuen laburpena hauxe litzateke:

  • Hezkuntza Legea onartu gabe dagoela oraindino. Eztabaida lege-zirriborro baten gainean dagoela, ez legean bertan.
  • Lege onartu baino lehen, ikastolok gure ekarpena egin behar diogula legeari, gure izaera eta identitatea babestuko dituen egin behar ditugula etorkizuneko Lege honetan jasota gera daitezen.
  • Lege barriaren garapenean Ikastolak babestu egin behar garela.

Azkenik, urtarrilaren 11n familiekin egindako hausnarketaren deskargua egin zen eta, ondoren, dokumentu hauen gainean, puntu garrantzitsuenen gaineko bozketa-iritzia jaso zen. Informazioa bazkideei bidaltzeko konpromisoa hartu zen. Hau izan zen azken bozketaren emaitza:

  • Aldeko botoak: 118
  • Kontrako botoak: 1
  • Zuriak: 2
  • Baliogabeak: 1

Hona hemen Batzar Nagusiko irudi batzuk: