Jantokia: “Desberdina naiz, baina zaporetsua”

Aste honetan LH2. mailako ikasleekin fruta broxetak egin ditugu. Ez dira edozein frutazko broxetak izan, normalean itxura desberdina izateagatik baztertutakoak izaten direnez osaturikoak baizik. Hori gertatzeko arrazoiak aztertu ditugu, eta zapore eta propietate aldetik berdina direnez, horiek itxuragatik xahutzea ekidin behar dugula ikasi dugu. Frutas Irukoak etorri dira honi buruz hainbat argibide ematen. Eskerrik asko emandako informazioarengaitik!