Kurutziagako ikasle askok hainbat kirol eta jardueretan parte hartzen dute, eta asteburuan izaten ohi dituzte zita garrantzitsuak. Joan zen asteburuan, esaterako, hainbat ikaslek egun bereziak bizi izan zituzten.
Barikuan, Irati Axkoetak eta Nerea Arriagak txapela eskuratu zuten, Elorrion jokatutako Bizkaiko pala txapelketan. Domekan, berriz, Abadiño Xake taldeak antolatuta Matienako frontoian Kurutziaga Ikastolako xake taldekoek parte hartu zuten. Eta bertan, Talde moduan Txapeldun geratu ziren. Era berean, Eneko Ibañez 3. postuan geratu zen banakakoan.
Zorionak denoi!