Durangoko Udalak komiki tailer bat antolatuko du abenduaren 26tik 30era Bizenta Mogel Bibliotekan. Hain zuzen, saioak abenduaren 26an, 28an eta 30ean egingo dituzte, eta denak izango dira ordubeteko saioak. Bi talde egongo dira: alde batetik, 7-9 urte bitarteko umeek osatuta; eta bestetik 10-12 urte bitartekoek osatua. Gazteenek 10:30etatik 11:30era bitarte egingo dituzte saio guztiak. Nagusienek, berriz, 12:00etatik 13:00era. Saioen dinamizatzailea Usue Egia Fernandez de Retana izango da.
Izena emateko epea datorren martitzenean, hilak 20, bukatuko da. Tailerraren informazioa eskuratzeko egin KLIK HEMEN.
Zuzenean izena eman gura baldin baduzu, egin KLIK HEMEN.