Zelan hurbildu familiek STEAMak gazteei?

Galderaren erantzuna ez da erraza, baina Bizenta Mogel Bibliotekak horren inguruan berba egiteko tailer bat antolatuko du datozen hilabeteetan. Familiak funtsezko pieza dira STEAMak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika ingelesezko siglak) gazteei hurbiltzeko. Arlo horiek hobeto ezagutzea gura du Bizenta Mogelek, seme-alabekin gauza berriak partekatzea eta ikastea modu praktikoan eta dibertigarrian. Gainera, garrantzitsua da arlo horietako bokazioetan dagoen genero-arrakala aztertzea: zergatik gertatzen den eta zer egin dezakegun gurasook.

Horiei guztiei buruz berbaldiak dinamizatzen egongo dira Kurutziagako guraso den Mari Luz Guenaga Gomez eta Deustuko Unibertsitateko Iratxe Menchaca Serra. Berbaldia euskaraz izango da, 17:00etatik aurrera. 3 datatan eskainiko dute berbaldia, izena ematerakoan zehaztu behar da zein egunetakoan eman den izena: Urtarrilak 20, otsailak 24 edo martxoak 24. Berbaldira 9-14 urte bitarteko gazteak daude gonbidatuta, heldu baten laguntzagaz.

Hitzaldiari buruzko informazioa HEMEN.

Izena emateko, egin KLIK HEMEN.