“Unibertsoan barrena”: esperimentazio eta ezagutza tailerra

Durangoko Udalak “Unibertsoan barrena” tailerra antolatu du, esperimentaziorako eta ezagutzarako balioko duena. Tailerra urte osokoa izango da, hilean behin asteazken batean, eta Bizenta Mogel Bibliotekan gauzatuko da. Hauek diraz, zehazki, datak: urriak 19 / azaroak 16 / abenduak 14 / urtarrilak 11 / otsailak 15 / martxoak 15 / apirilak 19 / maiatzak 17. Adin tartea 6 eta 12 urte bitartekoa da, eta LH3ko ikasleria ikasgeletan lantzen ari diren gaia era ludikoago batean bizitzeko aukera paregabea da. Izena emateko epea irailaren 22an, eguenean, zarratzen da.

Horrela dio tailerraren deskribapenak: 6 eta 12 urte bitartean umeek beraien inguruan ikusi eta ikutu dezaketenaz haratago ezagutzeko berezko jakinmina eta gaitasuna izaten dute. Tailer hauetan, ikuspegi orokor esperimental batetik abiatuz, Unibertsoko gertaera guztiak elkarrekin konektaturik daudela ikusiko dugu. Horrela, natura eta berauen legeen inguruko ezagutza bereganatzen duten artean, historia, geografia, matematikak, zientzia eta lengoaia bezalako gaiak interkonektaturik daudela ikusi eta biziko dute.

EMAN IZENA HEMEN!