LH1: Otamotzenara txangoa

Ikasturte hasierari ongi etorria emateko LH 1. mailakoak Otamotzena parkera joan ginen irailaren 14an. Bertan, irakasleek bideratutako hainbat jolas egin genituen. Ondoren, hamarretakoa jan eta jolas librean aritzeko aukera izan genuen. Ondo baino hobeto egon ginen!