Erika Lagoma Kurutziagako irakasleak eta Estitxu Fernandezek ‘M ama* eme* ume*’ liburua aurkeztu dute

Amatasun disidente feministak argitara ekarri gura dituen elkarrizketa liburu bat osatzeko asmoz, Erika Lagoma Pombar Kurutziagako irakasleak eta Estitxu Fernandez Maritxalarrek Tene Mujika beka eskuratu zuten. Eskuratu eta urtebetera etorri zaie liburua argitaratzeko garaia: M ama* eme* ume* liburua aurkeztu zuten joan zen eguenean, Deban eta Donostian.

Feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana. Galderak plazaratzea eta eztabaida sortzea da liburuaren helburua.

Liburua eskuragarri dago jadanik liburu dendetan zein online. Datorren asteko buletinean elkarrizketa izango duzue eskuragarri. Adi egon, eta lortu ezazue zuen alea, merezi du-eta!

M ama, eme, umeElkar - Editorial Tirant Lo Blanch