Ekainaren 17an ikasturte amaierako jaialdia antolatuko dugu

Kaixo familia,

Hiru urte igaro dira ezagutzen dugun ikasturte amaierako jaialdia behar bezala egiteko eta gozatzeko azken aukera izan genuenetik. Harrezkero, maila eta etapetako jaialdiak egin ditugu, baina bageneukan gogoa berriz ere denok elkartzeko aukera izan eta jai giroan oinarritutako jaialdia antolatzeko.

Ekainaren 17a izango da berriz elkartuko garen eguna. Datozen asteetan iragarriko dizkizuegu jai egun handiaren nondik norakoak. Hilabete pasatxo geratzen da, beraz, berriro elkartu gaitezen.

Laster informazio gehiago, bitartean ondo ibili!

Kurutziaga Ikastola.